ARRANTZALES ***

Eskola zahar honetan aspalditikan eskalatzen zen baina gaur egun ekipatuta dago. Itsaso ondoan dagoen plaka berezi bat da, 40 metroko luzera dauka eta eskalatzen hasteko rapelatu egin behar da. Bi soka eramatea komenigarria da, bat finko usteko eta bia bat bukatzen dugunean hortik berriro jaisteko. Paisaia izugarria da.





Arroka mota: hareharria. Batzuetan fisura eta presa batzuek hondarra eduki dezakete eta presa txiki batzuk hauskorrak dira. Hala ere, orokorrean harroka sendoa da.
Ekipamendua: kimikok.
Bia kopuru: 9
Bien altuera: 40 m.
Gutxien/gehienen zailtasuna: IV/6b+
Orientazioa: iparraldea
Oharra: 1. eta 2. bian lehenengo luzean iltze erdoilduren bat dago. Ezin da yo-yo moduan aseguratu (goitik aseguratu behar da). Itsasgorarekin bien hasiera agian bustita dago. Bakarrik kostaldeko parajeak ikusteko bisita bat merezi du.

Nola iritsi: Pasaiatik Donostiara joaten den karreteran, Mirakruz gaina iritsi baino lehen, Asuncion eskola ondoan eskubian ateratzen den karretera hartuko dugu, bihurgune askoko Karretera honek Mendiolara eramaten du. Bukaeran (2,5 km) Herri Amets ikastola baino 60 metro lehenago, pinu batzuen ondoan, itsasorantz joaten den pista bat hartuko dugu (GR gorri eta txuri markakin). Bide honetatik jarraitu eta Zilarrezko Itsasargia ikusten dugunean, akuedukto baten aztarnak pasa eta gero, pinu bakarti batzuen ondoan itsasoaldera jaisten den pista hartuko dugu. Itsalabarrean rapelatzeko anklajeak bilatu behar ditugu (paretak itsalabarraren gainean egon arte ezin dira ikusi). Tximenea batetik badago destrepatzea, baina kontuz, irristakorra da.


LA KASTA BLOG: KROKISAK ETA INFO INTERESGARRIA